pasaiko_badiaProject description

1984.

Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da.

Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu dizkie Pako Etxeberria forenseak. Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio.

2016.

Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute.

32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi dugu.

Dokumentala

emboscadapasaiaPasaiako gertaerak oinarri izango dituen dokumental koral bat izango da. Kazetaritzak berezkoak dituen zehaztasuna eta ikerketa lana eta ikuslearentzat erakargarri egiteko beharrezko estrategia narratiboak uztartuko ditu.

Orain arte, lau hildakoen senideak, Xanti Gonzalez eta Miguel Castels abokatuak, Rosa Jimeno eta Joseba Merino gertaeren testigu zuzenak, tiroketa entzun zuten Pasai Donibaneko testiguak, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia eta Enrique Villareal “El Drogas” grabatu ditugu besteak beste.

Bildutako dirua zertan erabiliko dugu?

Aurrera begira Pako Etxeberria mediku forensea eta biktimen erreparazioan aditu bat grabatzeko asmoa dugu. Garai hartako Espainiako Gobernuko kideak elkarrizketatzeko saiakera ere egin nahi dugu. Dokumentalaren hainbat atal osatzeko sekuentziak ere grabatzeko ditugu.

Gainera, edizio lanak, itzulpenak egin eta azpitituluak jartzea, diseinu grafikoa, musika, soinu eta irudi posprodukzioa eta hedapen lanak ditugu aurretik.

Orain arte sortutako gastuen zati bati aurre egin eta aurrera begira ditugun erronkak finantzatzeko abiatu dugu crowdfounding kanpaina.

2017ko udazkenean estreinatuko dugu dokumentala. Ahalik eta hedapen handiena emango diogu dokumentalari, zinemaldi desberdinetara aurkeztuz nahiz zine aretoetan eta telebistan eskainiz.

Ordainsariak

DVDak eta posterrak dokumentala estreinatu ondoren banatuko ditugu. Otarra eta landetxearen zozketa, berriz, crowdfunding kanpaina amaitutakoan egingo dugu, 2016ko abenduan, alegia.

Nahiago izanez gero, ekarpen ekonomikoa kontu korronte bidez ere egin daiteke (3055 0020 50 0200077356 – Oinatzak Produkzioak).

Lantaldea

Dokumentala Oinatzak Produkzioakeko Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendi ari gara garatzen eta grabazio lanetan lagundu digute On Produkzioakeko Iban Toledo kameralariak, Olaia Sanchez soinu teknikaniak eta Izeia Urdanpilleta makilatzaileak.

Info+:

Facebook.com/pasaiakobadia
@pasaiakobadia

Pasaiako Badia komunikabideetan

Info7 irratian elkarrizketa
Uztarria.eus atarian elkarrizketa

Eskerrak:

Ahotsa.info
Arrate Kultur Elkartea

Relato de superviviente de la emboscada de Pasaia.

Joseba Merino, superviviente de la emboscada de Pasaia, cuenta lo que sucedió aquel 22 de marzo de 1984. Nos citamos con él en las rocas de Pasai Donibane, donde cayeron muertos cuatro de sus compañeros de los Comandos Autónomos Anticapitalistas (CAA).

Descripción del proyecto

1984.
bahia_pasaia_caa

La Policía Nacional, después de detener ilegalmente a Rosa Jimeno y torturarla, la obliga a poner una cita con sus compañeros de los Comandos Autónomos Anticapitalistas que están en Iparralde. En las rocas de la bahía de Pasaia, la tienen atada de los pies. Cuando hace la señal se acerca el zodiac que viene desde Ziburu. Se oyen cientos de disparos.

Según explicaría después Joseba Merino, Pedro mario Isart y Jose Mari Izura morirán en el primer tiroteo. Él, Rafa Delas y Dioni Aizpuru serán detenidos después. Vé cómo fusilan a Delas y Aizpuru. El médico forense Paco Etxeberria numera 113 orificios de bala a los cuatro cuerpos. La versión oficial habla de un enfrentamiento.

2016.

El Juzgado de Donostia, aunque reconoce que haya indicios de delito, archiva el caso definitivamente. No han podido identificar quiénes cometieron los delitos. Los familiares afirman que llevarán el caso hasta Estrasburgo.

Han pasado 32 años desde aquellos fatídicos sucesos. Con éste documental se quiere socializar el caso y encender un rayo de luz en la bahía.

El documental

Será un documental coral que tendrá como eje central los sucesos de Pasaia. Tendrá la precisión, veracidad y trabajo de investigación propios del periodismo y, al mismo tiempo, estrategias narrativas audiovisuales que hagan un documental atractivo y entretenido.

Hasta ahora, hemos entrevistado a los familiares de los cuatro fallecidos, a los abogados Xanti González y Miguel Castels, a los testigos directos Rosa Jimeno y Joseba Merino, a testigos auditivos de Pasaia, al exlehendakari Carlos Garaikoetxea y a Enrique Villareal “El Drogas”.

En que gastaremos el dinero recaudado?

En los próximos meses entrevistaremos al médico forense Paco Etxeberria y a un experto en derechos humanos. También intentaremos entrevistar a los que fueran miembros del Gobierno Español en 1984.

Además, tenemos trabajos de edición, doblaje y subtitulaje, diseño gráfico, música, posproducción de imagen y sonido y trabajos de difusión.

Hemos puesto en marcha ésta campaña de crowdfunding para cubrir parte de los gastos ya originados y hacer frente a los retos del futuro.

Vamos a estrenar el documental en otoño de 2017. Queremos darle la máximo difusión al documental, ya que entendemos que es imprescindible que se sepa graves sucesos como el que tenemos entre las manos. Después del estreno, distribuiremos en diferentes festivales y en televisión.

Las Recompensas

Los DVDs y posters los vamos a distribuir después del estreno del documental. Los sorteos de la cesta y el fin de semana en la casa rural los haremos cuando termine la campaña de crowdfunding, es decir, en diciembre.

También se puede hacer la aportación económica mediante ingreso bancario en Caja Laboral (3055 0020 50 0200077356 – Oinatzak Produkzioak).

El equipo de trabajo

El documental lo estás desarrollando Yuri Agirre, Erik Aznal y Xabier Otamendi de Oinatzak Produkzioak y en las grabaciones han tenido la colaboración del cámara Iban Toledo de On Produkzioak, la técnico de sonido Olaia Sanchez y la maquilladora Izeia Urdanpilleta.