asier-eta-biok1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (2 votes, average: 5,00 out of 5)
Cargando...
Urtea: 2013
Generoa:Dokumentala
Herrialdea: EH
Iraupena: 93 min.
Zuzendaria: Aitor Merino eta Amaia Merino
Ekoizleak: Doxa Producciones eta Cineatica Films
Gidoilariak: Aitor Merino eta Amaia Merino
Aktoreak: Asier Aranguren, Aitor Merino
Jatorrizko hizkuntza: Gaztelera eta euskara

Asier eta biok Aitor Merino eta Amaia Merinok idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2013an ekoiztua. Aitor eta Asier Arangurenen arteko adiskidetasun harremanaren bidez, ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatzen dira zuzendariak.

Zuzendariaren hitzetan

Asier eta biok Iruñean ikaskide izan ginen 80ko hamarkadan. Ondoren, bide ezberdinetatik jo genuen. Nik, aktore izateko goseak bultzatuta, Madrilera jo nuen; hiriak harrera ona egin zidan eta bazter guztietan egin nituen lagunak, aktoreak gehienak. Bien bitartean, Asier Iruñean bertan bizi zen eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen. Urrun bizi arren, Asierrek eta biok adiskidetasuna mantendu genuen.

Urteak pasa ziren eta nire ametsa egi bihurtu zen: aktore egin nintzen. 2002ko martxoan, Asier ezkutatu egin zen; polizia zeukan atzetik ETAkide zelakoan. Asierrek zortzi urte eman zituen espetxean. Urte guztiotan askotan hitz egiten nien nire Madrilgo lagunei Asierren inguruan eta gure adiskidetasunaz. Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera, niri ere ulertzea kostatzen zitzaidanean?
Askatu zuten egunean, 2010eko uztailean, kamera hartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zen pelikula egitea deliberatu nuen. Hori zen nire asmoa eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze-bideak sortzea. Nolanahi ere, nire egitasmoa ez zen uste bezain erraza gertatu….

Ver online (castellano)
https://www.youtube.com/watch?v=EOS_1x0DWVY