Ficha técnica
Guión: Néstor Basterretxea, Fernando Larruquert.
Música: Seleccionada entre diversos autores vascos y aires populares.
Fotografía: Luis Cuadrado, Julio Amostegi.
Montaje: Pedro del Rey, Néstor Basterretxea, Fernando Larruquert.
Producción: “Frontera Films Irún” para “Distribuidora Cinematográfica Ama Lur, S.A.”(1968)

Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak zuzendu eta 1968an estreinatutako film luze dokumentala. Izenburu mitikoa eta euskal zinemagintza garaikidearentzako halabeharrezko hasiera gunea. Filmaren laburpen ofizialak Ama Lur “batez ere, Euskal Herriari egindako emoziozko aipamena” dela dio eta “zazpi euskal lurraldeetatik zehar bi urte baino gehiagotan zehar filmatutako hirurogeita hamarretik gora gaidun benetako kaleidoskopio bat” bezala irudikatzen du.

Bere egile zirenek film luze hori filmatzera bultzatu zituzten ziorik nagusienak bi izan ziren. Euskal Kultura sustraietan oinarritutako zinematografia-lengoaia propioa sortu eta, indarkeriazko erregimen batek nortasunaren edozein aztarna desagerrarazi zion herri bati informazioa eman. Euskal asmo horretan datzaz, jakina, Ama Lur filmaren gauzarik hoberen eta txarrenak. Filmak dirdira dagi zinemagileek arbasoen mundua oroitu eta mito mailara jasotzeko duten gaitasuna erakusten digunean baina, batzuetan, sentiberatasun hori larregizko enfatikotasun eta hotsandiko ukituan bilakatzen da. Larruquerten eta Basterretxearen talentua, xehetasun horiek gorabehera, zalantza ezina da. Argazkiaren kalitatea, sarri askotan irudi-bandatik aparteko bide bezala asmatutako soinu-bandaren indarra, euskal paisaiaren edertasunaz bere zabaltasun guztian jabetzeko sentiberatasuna edo irudi desberdinak bata bestearekin lotzerakoan egindako muntaia-lan ikaragarria nabarmendu beharrekoak dira. Ama Lur galtze zorian dagoen gizartearen barnera abiarazten den etnologia indusketarako bidaia dugu.

Filmean zehar gai desberdin eta ugari jorratzen dira. Artea, heriotza, herri kirolak, folklorea, nekazarien lana, historiaurrea -Jorge Oteizaren irudiak indar nabarmena hartzen duen gaia alegia- erlijio-magia mundua, herriko jaiak… Euskal Herriaren argazki erakusgarri eta aberatsa osatzen duen kaleidoskopioa, filmaren propagandak adieraztera ematen duen bezala. Ama Lur filmaren beste arlo interesgarri bat zinemagileek behin eta berriro azpimarratzen dutena hurrengoa dugu: euskaldunek edozein giza-ekimen, ohikoena izanik ere, arte edo folklore mailara goresten dutenarekikoa. Baserrian egur-lanetik, adibidez aizkolariak sortzen dira eta horren ostean Mendiburu zizelkariaren lana agertzen da. Inauterien munduak Ituren eta Zubieta bezalako Zanpantzarren irudi harrigarriak edo Lantzeko eszena ameslariak sorrarazten ditu. Horiek guztiak lanari unibertsaltasun ukitua ematen diote.

Zentsura frankista Larruquert eta Basterretxearentzako benetako nekabide bihurtu zen. Garaiko Informazio eta Turismo Ministroa zen Manuel Fraga Iribarnek, erakusketa-baimena emateko, Luzaideko atxo-ta-tupinekinekin agertzen ziren Picassoren “Guernica”ren irudi batzuk eta elurrez jantzitako Gernikako Zuhaitzaren azken irudia ere kentzea exijitu zituen. Irudion sinbologia Francoren erregimen faxistaren ministroaren mentalitaterako iraultzailea zen. Gainera, “España” hitza hirutan gutxienez aipa zezala exijitu zuen. Euskal bizitzaren ohiko moduak zentsuratzaileei hain arrotzak begitandu zitzaizkien, non ez zuten filma espainoltzeko erarik izan. Ama Lur 1968an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian gipuzkoar ateneoaren saria lortuz, zentsuraren aurkako bi urte baino gehiagoko liskar gogorra izan ondoren, estreinatu zen. Jada bertan hasi zen filma euskal kulturaren mito izaten.

2006an Euskadiko Filmategiak, filmaren jatorrizko negatiboaren babeslea, (eta aldaki birena ere), filmaren zaintzearen egoera larriaren berri prentsa bidez adierazi zuen. Aldakietariko bat, Argentinan mailegu bezala zegoena, proiekzio bakar bat emanez %80an narriatu eta erabiltezinezko egoeran gelditu zen. Bestea, egoera bikainean dago baina zaintzarako besterik ez da eta ez da proiektatu behar. Arazoa: Ama Lur hirurogeita hamarrean erabileratik kanpo utzitako “2 pi” sisteman filmatu zen. Ez dago aldakiak egiteko tresna egokirik, Estokolmoko Filmategikoa ezik eta hori bada negatibo horiek berregiteko gauza. Baina eragiketaren kostua 90.000 euro da. Eta horren inguruko erabakiren zain, denboraren joan-etorriz betirako galdu daitezke. 2007an E.K.H.E. (S.A.) (Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea), Gara egunkariaren argitaletxe-elkarteak, filmaren DVDzko edizioaren gastuak bereganatu zituen. Digitalizazio prozesua Fernando Larruquertek ikuskatua izan zen. DVD hori Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zen eta Gara egunkariarekin batera salmentan jarri ere.
————————————————————–
Largometraje documental dirigido por Fernando Larruquert y Nestor Basterretxea estrenado en 1968. Título mítico y punto de partida ineludible para la cinematografía vasca contemporánea. La sinopsis oficial del film dice que Ama Lur es “ante todo, un canto emocionado al País Vasco” y lo retrata como “un verdadero calidoscopio con más de setenta temas filmados a lo largo de más de dos años de rodaje por las siete provincias vascas”.

Dos fueron las motivaciones principales que impulsaron a sus autores a rodar este largometraje. Buscaban crear un lenguaje cinematográfico propio, basado en la raíces culturales vascas, e informar a un pueblo al que se le había escamoteado, por un régimen de fuerza, todo rastro de su identidad. En este anhelo vasquista está, curiosamente, lo mejor y lo peor de Ama Lur. Porque el film brilla cuando muestra la capacidad de los cineastas de evocar un mundo ancestral y elevarlo a la categoría de mito pero, a veces, ese sentimiento se traduce en un tono grandilocuente y enfático exagerado. El talento de Larruquert y Basterrechea es, más allá de estas puntualizaciones, indiscutible. Hay que destacar la calidad de la fotografía, la fuerza de la banda de sonido, concebida como una vía independiente muchas veces de la banda de imagen, la sensibilidad para captar en toda su amplitud la belleza del paisaje vasco o la inmensa labor de montaje de los distintos planos a la hora de relacionarse unos con otros. Ama Lur es un viaje de exploración etnológica que se adentra en un mundo en peligro de extinción.

Hay una gran variedad de temas tratados a lo largo del metraje. El arte, la muerte, los deportes populares, el folklore, el trabajo campesino, la prehistoria -tema en el que la figura de Jorge Oteiza cobra una fuerza evidente- el mundo mágico-religioso, las fiestas populares… un calidoscopio, tal y como reza la propaganda del film, que configura un rico y expresivo retrato del País Vasco. Otro aspecto interesante de Ama Lur es la insistencia de los cineastas en recalcar que toda actividad humana, por cotidiana que sea, acaba siendo sublimada en arte o folklore por los vascos. Del trabajo en el caserío con la madera, por ejemplo, surge el aizkolari y tras el aizkolari aparece la obra del escultor Mendiburu. El mundo del carnaval genera sorprendentes formas como el Zanpantzar de Ituren y Zubieta o las ensoñadoras escenas de Lanz. Estas inquietudes dan a la obra rasgos de universalidad.

La censura franquista se convirtió en un verdadero calvario para Larruquert y Basterretxea. El entonces ministro de Información y Turismo Manuel Fraga Iribarne exigió, para otorgar la licencia de exhibición, la retirada de varios planos del “Guernica” de Picasso que acompañaban a los atxo-ta-tupinak de Luzaide y la supresión del plano final del Árbol de Gernika nevado. La simbología de esas imágenes era sediciosa para la mentalidad del ministro del régimen fascista de Franco. Exigió además que se citara por lo menos tres veces la palabra “España” a lo largo del film. Las formas tradicionales de la vida vasca parecieron a los censores tan ajenas que no encontraron otra manera de españolizar la película. Ama Lur se estrenó en 1968, después de dos años de dura lucha contra la censura, en el marco del Festival Internacional de San Sebastián donde logró el premio del ateneo guipuzcoano. Allí la película empezó ya a transformarse en un mito de la cultura vasca.

En el año 2006 la Filmoteca Vasca, depositaria del negativo original de la película (y también de dos copias), avisaba a través de la prensa del precario estado de conservación del film. Una de las copias, en un préstamo en Argentina, se deterioró en un 80% con una sola proyección y quedó inutilizable. La otra se mantiene impecable pero es de preservación y no debe ser proyectada. El problema está en que Ama Lur se rodó en un sistema llamado “2 pi” que quedó en desuso en los setenta. Ya no hay máquinas adecuadas para hacer copias, con la excepción de una que pertenece a la Filmoteca de Estocolmo y que sí es capaz de reproducir esos negativos. Pero el coste de la operación podría salir por 90.000 euros. Y mientras se espera una decisión al respecto las copias que quedan, con el paso del tiempo, pueden deteriorarse para siempre. En el 2007 E.K.H.E. (S.A.) (Euskal komunikabideen hedapenerako elkartea), sociedad editora del periódico Gara, apostó por correr con los gastos de una edición en DVD de la película. El proceso de digitalización fue supervisado por Fernando Larruquert. Este DVD se presentó en la Feria del Libro y el Disco Vasco de Durango y fue puesto a la venta conjuntamente con el diario Gara.

Ver online documental Amalur