Sos Arrazakeriak antolatuta, Koloretan Bizi izango da abenduak 27, 28, 29 eta 30ean, 19:00etan Bilboko La Bolsa Kultur Aretoan burutuko duten Zinemaldiaren izena.


Abenduaren 27an, Helena Tabernaren Extranjeras pantailaratuko dute. Madrilen bizi diren zenbait emakume etorkinen bidez beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izango dugu Extranjeras filmarekin. Emakume hauen eguneroko bizitza ezagutuko dugu: familia, lana, ohiturak… Filmak, emakume hauek testuinguru berrira moldatzeko sortu dituzten elkartrukatzerako espazio berriak erakusten dizkigu.

Abenduaren 28an, Patricia Cardosoren Las mujeres de verdad tienen curvas. Film dibertigarri eta gogor honek Los Angelesen bizi den familia Mexikar bateko kideen arteko tira-birak erakusten dizkigu. Amak bizimodu tradizionala nahi du alaba txikiarentzat, alabak aldiz beste amets eta nahi batzuk ditu.


Abenduaren 29an
, El tren de la vida Radu Mihaileanurena emango dute. Film barregarri honek judutarrek Bigarren Gerrate Mundialean bizi izan zuten jazarpena era komikoan erakusten digu. Filmean ikus dezakegu, era barregarrian, zelan judutar talde batek naziengandik ihes egiteko preso-tren bat antolatzen duen.

Eta abenduaren 30ean, Generación Robada Phillip Noycerena. Film oso interesgarria eta hunkigarria. Filmean Australiar gobernuak bertako aborigenak esklabo bezala hezteko erabiltzen dituen tresnak erakusten dizkigu. Molly Craig-en bizitzaren bitartez Australiako errealitate hunkigarri hau ezagutu dezakegu.