Egungo komunikabideek eta batez ere telebista kateek finkatzen duten eredu ezagunetik urrun kokatu du Jose Maria Gonzalezek (Oñati, 1969) Txorixak galduta egozenian dokumentala, bere estreinako lana. «Zer ordaindu behar dugu aurrerapen teknologikoekin bizi ahal izateko? Zein da merkatu neoliberalak finkatzen duen ereduaren prezioa?». Galderoi erantzuteko asmoz ondu du Jose Maria Gonzalezek Txorixak galduta egozenian. Bilbon […]