Hiriko Zinemaldi ofizialarekin paraleloan, bestelako norabidea hartuko du 13. (8 + 5) Zinemaldi Alternatiboak. Ostiralean, hilaren 17an, abiatuko dute ere, eta hilaren 26ra bitartean egingo dituzten sei saio eskainiko dituzte, guztiak aire librean. 2006an Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladarekin batera lehen edizioa antolatu zutenetik, “erresistentzia eta disidentzia askotarikoen bozgorailu” izan da Zinemaldi Alternatiboa, eta zinema, […]