“Egunik Laburrena” edo erderaz “El Día + Corto” mundu mailako ekimena da, film laburren formatua sustatzea, erreibindikatzea eta zabaltzea xede duena, jende askori erakusteko; izan ere, normalean jendeak ez du erraz film laburrak ikusi ahal izatea. Nazioarte-mailan egiten da, hamaika herrialdetan, abenduaren 21ean eta zinema-areto bihurtzen dira era guztietako espazioak. Proiekzioak doan ikusteko aukera dago […]