Festa dezagun gaurdanik geroa

Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean eginiko dokumentala da honakoa eta herri desberdinetako talde nahiz norbanakoen bizipenetatik abiatuta egin da. Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat da, emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministatik abiatzen dena. Hala nola dokumental honetan ikusgai izango dira, jai batzorde anitzetan indarkeri sexistari erantzuteko sortu izan diren protokoloak, […]