Baserriko eta hiriko mundua hurbilduko duen Nekazaldia zinema astea izango da Donostian

Baserriko munduari buruzko zinema zikloa egingo da Donostiako Antzoki Zaharrean eta Larrotxene Kultur Etxean, azaroaren 22tik 26ra bitartean, «Nekazaldia» goiburuarekin. Landa-eremuko errealitatea hirira hurbiltzea, bi bizimoduetan existitzen diren baloreei buruzko eztabaida sustatzea, eta bi eremuetan bizi diren hiritarren arteko elkar ulermena dira ekimenaren helburuak. + info (castellano -pdf-).