Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere antolatu du «ZureVision-SocialVision» Nazioarteko Lehiaketa. Lanak aurkezteko epe aldaketari buruz informatzeko idazten dizuegu, epea 2012ko maiatzaren 2ra arte luzatuko da.

Desde Mugarik Gabe, organización no gubernamental para el desarrollo, se organiza el Concurso Internacional «ZureVision-SocialVision» cuyo plazo de presentación de obras se amplía hasta el día 2 de mayo de 2012.


Lehiaketa honen xedea da elikadura-subiranotasunaren kontzeptua herritarren artean ezagutaraztea. Horretarako, bada, gaur egungo nekazaritza- eta elikadura- sistemaren funtzionamendua eta sistema horrek elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten lagunengan dituen ondorioak salatu eta, aldi berean, emakumeek, munduko hainbat txokotan eta gure inguruan ere, jasan behar dituzten berariazko ondorioak agerian utzi nahi ditugu. Izan ere, elikadura-subiranotasuna aipatutako eredu horri aurre egiteko alternatiba da, eta, hortaz, ikuspegi horren barruan garatzen ari diren esperientzien berri ere eman nahi dugu.

Gizarte-gaiez kezkatuta dauden norbanako eta talde guztiei dei egiten diegu, beraz, kamera edo are telefono mugikorra hartu eta gai hau landu dezaten. Modu horretan, eta ikus-entzunezko baliabideak lagun, gizartea eraldatzeko prozesuan parte hartu ahalko dute.

Kezka apur bat, irudimena eta mundua aldatzeko gogo bizia baino ez dira behar!!!
—————————————————————————————
5º Concurso Internacional de Spots Sociales

Desde Mugarik Gabe, organización no gubernamental para el desarrollo, se organiza el Concurso Internacional «ZureVision-SocialVision» cuyo plazo de presentación de obras se amplía hasta el día 2 de mayo de 2012.

Este concurso busca dar a conocer entre la ciudadanía el concepto de soberanía alimentaria, denunciando el funcionamiento del actual sistema agroalimentario, las consecuencias que éste tiene para las personas que producen los alimentos y quienes los consumen, visibilizando las consecuencias específicas para las mujeres, en los distintos lugares del mundo y en nuestro entorno. Siendo la soberanía alimentaria una alternativa a este modelo pretendemos difundir también las distintas experiencias que están desarrollándose desde está visión.

Animamos a todas las personas y/o colectivos con inquietudes sociales a que se animen a tomar una cámara o incluso su teléfono móvil y plasmen esta temática contribuyendo así, a través de los medios audiovisuales, a la transformación social.

¡Solo hace falta inquietud, imaginación y muchas ganas de cambiar el mundo!

info:

MUGARIK GABE- 945 27 73 85 – araba@mugarikgabe.org
www.mugarikgabe.org