txorixakEgungo komunikabideek eta batez ere telebista kateek finkatzen duten eredu ezagunetik urrun kokatu du Jose Maria Gonzalezek (Oñati, 1969) Txorixak galduta egozenian dokumentala, bere estreinako lana. «Zer ordaindu behar dugu aurrerapen teknologikoekin bizi ahal izateko? Zein da merkatu neoliberalak finkatzen duen ereduaren prezioa?». Galderoi erantzuteko asmoz ondu du Jose Maria Gonzalezek Txorixak galduta egozenian. Bilbon estreinatuko da zinema lan hori Multicines aretoetan.

«Egungo eredu azkarrek ez dute uzten produktua barneratzen, eta nik, hain zuzen, kontrakoa egin nahi izan dut: erritmo lasaian, naturalean nolabait, garai bateko baserrietako bizi giroa islatu dut». Erroak ditu jomugan zinemagileak, jatorriari so egiten ez zaiola uste duelako. «Gure jatorria bidaia bat da, eta bidaia horrek balioa galdu du egun. Batetik bestera zenbat eta azkarrago joan, orduan eta hobe dela dirudi. Bada, nik bidaiaren balioa nabarmendu dut dokumentalean; bidearena, nolabait».

Bizitza ulertzeko modu bat galzorian dela azaleratzen duen neurrian, Txorixak galduta egozenian dokumentalak errebindikazio kutsua badu, baina, era berean, zinema irizpide argiekin eraiki du Gonzalezek. «Dokumentalaren muina zinemarako egina da. Ez dut sekula buruan izan telebistarako lan bat egitea. Merkatuak behartuta, bigarren bertsioa prestatu dut badaezpada, baina nire lana zinemarako pentsatua da».

Lurrean errotua bizi direnak.

Jose Maria Gonzalez oñatiarra Salamancako (Espainia) gurasoen semea da, «etorkinena», eta Bartzelonan bizi da egun. «Betidanik» erakarri du lurrean erroturik bizi den jendeak: «Beharbada, nik ez dudalako hori ukan». Hala, zinema eskola bukatzear zela, landa giroko film labur bat egite aldera, baserrietako bizi giroaz irakurtzen hasi zen, eta, halako batean, bere haurtzaroa azaltzen zuen apaiz baten testigantza topatu zuen. «Bere bizipena azaltzean, txorixak galduta egozenian esamoldea erabiltzen zuen, eta horrek hunkitu egin ninduen. Hura irakurtzean erabaki nuen dokumental hau egin behar nuela».

Txorixak galduta egozenian euskaraz ondua dago oso-osorik. Halaxe nahi zuen Gonzalezek, «galtzen ari den bizimodu horren ezinbesteko zatia baita euskara». Espainiako Telebista Publikoak (TVE) gaztelaniara itzultzea proposatu zion, hura emititzea errazago izango delakoan. «Uko egin nion itzultzeari. Euskaldunen nortasunari buruzko dokumental bat da, finean; baserria ikono gisa azaltzen da, eta, hortaz, ezin dut kanpoan utzi nortasun horren kulturaren sinbolori handiena: euskara, alegia». Pertsonaiak euskaraz jardun dira, nahiz eta gaztelaniazko azpitituluak agertu.

Jose Maria Gonzalezek bere kabuz eraman du aurrera egitasmoa. Aurreprodukzioa, filmatzea, muntatzea… dena egin du berak. «Soilik zuzeneko soinua grabatzen lagundu didate zertxobait». Zumarragako Oraa antzinako baserrian hiru hilabete eman zituen jarraian bere kamerarekin. «Grabazioak urtebete iraun zuen, epeak tartekatuz. Filmarentzat komenigarri zen zerbait grabatzea merezi zuen bakoitzean, hara joaten nintzen».

Txorixak galduta egozenian Bilboko Multicines aretoetan estreinatuko da gaur, eta astebetez, behintzat, han izango da ikusgai. Litekeena da beste hainbat herritan ere erakustea; esate baterako, Arrasaten, Zumarragan eta Ordizian. Oraingoz telebistan ikustea zaila izango da; ETBk, kasu, oraingoz ez du erosi. «Katalunian, TV3 katean, agian errazago izango da».

Hasta el jueves, en Bilbo

El filme está en euskara, «porque era la lógico». En realidad, salvo una pequeña introducción, los únicos textos son los de los protagonistas, que, en la pantalla, aparecen subtitulados en castellano. Por lo demás, priman las imágenes, los silencios y los sonidos naturales.

«Txorixak galduta egozenian» se proyecta estos días en los Multicines de Bilbo a las 17.30, 20.00 y 22.30 horas. «Salvo sorpresa, sólo hasta el jueves, pues este tipo de filmes rara vez suelen estar más de una semana en cartelera», recuerda González. Después se proyectará en otras localidad. De momento están confirmadas, aunque aún no cuentan con fecha, proyecciones en Zumarraga, Ordizia, Azkoitia y Arrasate. Como suele ser habitual, el filme contará también con una versión para la televisión, pero González, por ahora, ni siquiera quiere pensar en ella. «Yo he hecho la película para el cine y creo que ésa es la versión que hay que ver», afirma.