Zarauzko Arte eta Historiaren Museoak «Hi bai artista!» ekimenaren lehen bideo dokumentala aurkeztuko du bihar, 19.30ean, Villa Mundan. Dokumental hori ­Yoanna Iturainek eta Igor Eizagirrek gidatutako taldeak egoitzia­ Angel Uranga margolari zarauztarrari eskainita dago, eta bertan bere bizimodua, pentsamendua, obraren bilakaera eta margolanak egiteko ematen dituen pausoak ezagutzeko aukera izango da.


Duela bi urte jarri zuen abian «Hi bai artista!» ekimena Zarauzko museoak, artista zarauztarren artelanak jendartean ezagutzera emateko helburuarekin.

Ekimen horretan, artistek parez pare zabaltzen dizkiote gizarteari beren estudioko ateak, eta beren artea zuzenean erakustearekin batera, jendearen galdera eta zalantzak argitzen dituzte. Gisa horretako hiru edizio prestatuak dituzte:Palmiro Haro eskultoreari, Luziano margolariari eta Angel Urangari eskainiak, hain zuzen ere.