Martxoaren 11n Madrilen sarraskia gertatu zenean Begoña Atin ETBko gizarte programen arduraduna zen eta gaiari buruzko programak zuzendu zituen. Orain K-2000 produkzio-etxean ari da lanean, Euskal Herriari buruzko gizarte eta politika gaiez dokumentalak egiten. Orain urte eta erdiko sarraskira itzuli eta gertakari haien inguruan hausnarketa egiten duen «Saliendo del laberinto» izeneko dokumentala egin zuen.
Euskal Herrian Martxoaren 11 nola bizi izan zen agertzea da erreportajearen helburua eta horretarako politikariak, unibertsitateko irakasleak eta kazetariak elkarrizketatu ditugu. Politikarien artetik Ibarretxe eta Otegi bakarrik agertzen dira, PPko ordezkari baten bila eginahalak egin baditugu ere. Ibarretxe 9.30ean agertu zen jendaurrera gertatutakoa ETAren ekintza zela salatuz. Dokumentalean zergatik agertu zen eta esan zuena esateko zer informazio zuen argitzen du. Otegik, berriz, 9.30 pasatxo zirenean Herri Irratian atentatuen egilea inondik ere ez zela ETA izan baieztatu zuen eta hark baieztapen hori egiteko izan zituen arrazoiak agertzen ditu.
Jaime Otamendi, Alberto Surio, Martin Garitano, Xabier Lapitz, Carmen Gurrutxaga eta Iñaki Gabilondo izan ziren gertakarien aurrean komunikabideek izan zuten jarrera aztertu zigutenak eta unibertsitateko irakasleen artean Francisco Lleras, Imanol Zubero, Javier Savada, Daniel Innerarity eta Oscar Jaimek hitz egin zuten. Azken hori unibertsitateko irakaslea izateaz gainera, Madrilgo Barne Ministerioko sailburua da terrorismo gaietan.
Martxoaren 11tik 14ra arteko kontakizun kronologikoa egiten du dokumentalak eta kronologiari jarraituz egiten da egun horietako gertakariei buruzko hausnarketa. –
No se han encontrado comentarios